Diaz eta Zabala lehen sakandarrak Getaria eta Zarautz lotzen

Guaixe 2019ko uzt. 24a, 14:54

Argazkia: Utzitakoa, artxiboa.

Igandean 2.554 igerilarik lortu zuten Getaria-Zarautz Itsas-Zeharkaldia osatzea. Sakandarren artean Luis Angel Diaz eta Marina Zabala izan ziren azkarrenak

Sakandarrak 49. Getaria-Zarautz Zeharkaldian
Gizonak
1.Pol Gil        33:25
872.Luis Angel Diaz     53:40
1.300.Xabi Unanua    58:13
1.358.Aitor Azpiazu    59:03
1.603.Ignacio Elbusto    1:01:34
1.618.Josu Ducar        1:01:44
1.635.Ivan Mendinueta     1:01:57
1.971.Jose Migel Razkin     1:06:37
2.074.Angel Saldaña    1:08:10
2.242.Joxe Aldasoro    1:12:11
2.276.Patxi Aldasoro    1:13:22
2.310.Ioni Araña        1:14:35

Emakumeak
15.Andrea Dominguez    35:55
1.212.Marina Zabala     57:14
1.282.Nekane Huarte    58:00
1.556.Jaione Astiz    1:01:06
1.839.Maitane Txueka    1:04:38

Igandean 49. Getaria-Zarautz Itsas-Zeharkaldia jokatu zen. 2.554 igerilarik lortu zuten Getariatik abiatu eta Zarautzera heltzea, 2,85 kilometro igerian egin eta gero, tartean 15 sakandarrek. Aipatu digutenez, metro pasako olatuak zeuden eta ez zen zeharkaldi erraza izan. Gizonezkoetan Pol Gil madrildarrak erakustaldi ederra eman zuen eta erraztasunez gailendu zen, ibilbidea egiteko 33 minutu eta 25 segundo behar izan eta gero. Minutu bat eta 14 segundo atera zizkion Haigor Aranguren donostiarrari (34:39). Sakandarren artean Luis Angel Diaz altsasuarra izan zen finena; 872. postuan iritsi zen (53:40).

Emakumezkoetan, Andrea Dominguez madrildarrak eta Amaia Iriarte burlatarrak lehia oso estua izan zuten eta sekulako maila eman zuten. Azkenean, Dominguez gailendu zen, oso gutxigatik. Sailkapen absolutuan 15.a iritsi zen madrildarra, lehen emakumezkoa (35:55), eta 5 segundo eskasera Iriarte sartu zen, helmugan 16.a (36:00). Emakume sakandarren artean Marina Zabala lakuntzarra izan zen finena.