Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalak jokoan

Larunbatean jokatuko dira Olaztin, goizeko 10:00etatik aurrera, Olaztiko festetan Sutegi taldeak antolatuta

Sakanako pilota klubek antolatzen dituzten txapelketen artean Sakanako Neguko Pilota Txapelketa eta Sakanako Udako Pilota Txapelketa daude. Neguko txapelketako finalak ilbeltzean jokatzen dira, Lakuntzako San Saastin festetan, eta Udako Pilota Txapelketako finalak, aldiz, uztailean, Olaztiko Santa Ana festetan.
Sakanako Udako Pilota Txapelketan Sakanako pilota klub ezberdinetan trebatzen diren pilotariak aritu dira, ondoko klubetakoak: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Arbizuko Aldabide, Lakuntza eta Irurtzun.
Txapelketako ligaxka jokatu eta gero, finalen txanda bihar, larunbatean,izanen da, Santa Ana festetan murgilduta dagoen Olaztin, goizeko 10:00etatik aurrera, pilotalekuan. Guztira 5 final jokatuko dira, aurrebenjaminen, benjaminen, kimuen, haurren eta kadeteen mailan.

Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalak
Larunbatean, 10:00etan, Olaztiko pilotalekuan
Aurrebenjaminak: Etxeberria-Etxeberria (Irurtzun) / Beloki-Lizaso(Irurtzun)
Benjaminak: Etxabarri-Garmendia (Arbizu) / Urko-Mitxelena (Altsasu)
Kimuak: Izagirre-Zabala (Arbizu) / Huarte-Eskudero (Irurtzun)
Haurrak: Baztarrika-Lakuntza (Arbizu) / Imaz-Markina (Irurtzun)
Kadeteak: Iriarte-Lizarraga (Arbizu) / Goikoetxea-Gorrotxategi (Arbizu)