Tafalla berreraikitzeko, laguntza

Guaixe 2019ko uzt. 27a, 11:05

Uholdeen ondoren udalak azalpenak emateko antolatutako hitzaldia. Argazkia: www.tafalla.es

Auzolan pertsonalaren ondoren, finantza-auzolana hasi da, kaltetuei diru-laguntza emateko.

Tafalla aldean hildako bat eta kalte material ugari utzi zituzten hilaren 8ko euri-jasek eta ondorengo uholdeak. Soilik Tafallako azpiegituretan 1,3 milioi euro inguruko kalteak zenbatu dituzte oraingoz. Kaltetutako 14 herriak lehenbailehen gutxieneko normaltasunera bueltatzeko auzolan ugari egin zituzten. Nafarroako Gobernuak eskualdea hondamen-eremu izendatu zuen. Eta Espainiako Gobernuak gauza bera egiteko zain daude. Ondasunak segurtatuta zutenek aseguru partzuergoaren erantzunaren zain daude, eta segurtatuta ez zutenek zutena galdu dute.

Bitartean Tafallako Udalak uholdearengatik kalteak jasan dituzten herritarrei dirulaguntzak bideratzeko hiru kontu korronte zabaldu ditu: La Caixa ES85 2100 3696 6122 1015 1810, Nafarroako Rural Kutxa ES94 3008 0044 4140 3886 8321eta Laboral Kutxa ES16 3035 0114 19114004 4394. Tafallako Udalak “kaltetuak jasan dituzten herritarrei elkartasuna adierazteko ekonomia-auzolanean parte hartzera” animatu du, “kontu-korronteetan eginez egokia ikusten den ekarpena”.