Motor eta auto istripuak autobian

Guaixe 2019ko uzt. 29a, 10:56

Sakanako Autobian (A-10) bi istripu izan ziren atzo. Satrustegiko Sakanako Autobiarako (A-10) sarrera parean auto batek istripua izan zuen. Ekaiko norabidean zihoan ibilgailuak ezbeharra izan zuen. Medikuak zauritua arta zezan Foruzainek autobiako errei bat moztu zuten, Ekairako norabidean. Etxarri Aranatz parean, berriz, motor bat bidetik atera zen 11:58an eta ondorioz 46 urteko gizonezko bat zauritu zen. Ezbeharraren tokira Etxarri Aranazko osasun etxeko medikua eta erizaina, Foruzaingoa eta suhiltzaileak joan ziren. Hanka bat hautsia izan zezakeelako zauritutakoa Nafarroako Ospitale Gunera eraman zuten.