“Gogoan” eskulturako plaka lapurtzea salatu dute

Guaixe 2019ko uzt. 29a, 14:02
Behin behineko plaka jarri zuten larunbatean. Argazkia: @SF78gogoan

Dora Salazarren Iruñeko eskulturak 1978ko sanferminetan izandako gertakariak gogorarazten ditu.

“1978ko Sanferminetan pairatutako polizia erasoaren biktimen oroipenean”. Hori zioen Dora Salazarren eskulturaren azpian jarritako plakak. Joan den astean lapurtu zutena. 1978ko sanferminetako gertaeren 40. urtemugaren karietara, joan den urteko garagarrilaren 29an mustu zuten Gogoan eskultura. Sanfermines 78 Gogoan, herri ekimenak sustatuta jarri zen eskultura, eta harekin “irudikatu populazio baten kontra nahita eragindako basakeria eta, orobat, justiziarik eta ordainik gabe iragandako 40 urte hauetan izandako inpunitatea”. Izan ere, Policia Nacionalak egindako “erasoan” zauritutakoak eta hildakoa, German Rodriguez, oroitarazten ditu obrak.

Hilaren 19az geroztik bai eskultura bai aldamenean duen Germanen oroipeneko hilarria Nafarroako Memoria Historikoaren tokitzat daude erregistraturik daude. SF78 Gogoan herri ekimenetik gaztigatu dutenez, “espazio horiek eta bere elementuak babesturik daude bake, bizikidetza eta memoria transmititzeko kultura sustatzen laguntzen dutelako. Haien babesa erakundeei dagokie: Iruñeko Udalari, Nafarroako Gobernuari, bai eta Estatuaren Gobernu Ordezkaritzari ere”.

Horregatik, eskatu zuten eskulturako plak lapurtzea ikertzeko, lapurretaren egileak aurkitu eta aurreikusitako administrazio bat da, 1979az geroztik Germanen hilarriaren kontra egindakoei gehitu behar zaiena. Herri oso baten memoria demokratikoaren aurkako erasoa da”. Herri ekimenekoek “1978ko Sanferminetako gertaerengatik Egia, Justizia, Ordaina eta berriro ez gertatzeko bermeak”.

Nafarroako Gobernuak ere plakaren lapurreta gaitzetsi du. “Halako gertakariek Rodriguezen familiaren eta iruindarren mina handitu besterik ez dute egiten, iraganean izan ziren Giza Eskubideen urraketak ahaztu gabe etorkizunera begiratu nahi dutenak”.