Gazte jardunaldiak, hiru egunez

Guaixe 2019ko abu. 1a, 09:43
Gazteak Barazki Gunea festetan zabaldu ondoren. Argazkia: @IrurtzungoGA

Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak Gazte Jardunaldiak antolatu ditu, gaur hasi eta larunbatera bitartean. Gazteria antolatuz bidea errotu lelopean eginen dira jardunaldi horiek. Hiru egunetan autogestioa, zaintza eta harremanak, drogak eta gazte problematika izanen dituzte hizpide. Horretaz aparte, jolas, joko edota pintxo pote tokia izanen da ere.

Egitaraua
Agorrilak 1, osteguna
19:00etan Hitzaldia: Printza, Larraungo gune autogestionatua, Pikuxarren.

Agorrilak 2, ostirala
10:00etan Jolas ez-lehiakorrak, kultur etxean.
12:00etan Hitzaldia: zaintza eta harremanen inguruko hausnarketak, kultur etxean.
14:00etan Bazkaria, Larrazpin.
19:00etan Hitzaldia: gazteak eta drogak, Larrazpin.
20:30ean Pintxo-pote akustikoa, Larrazpin.

Agorrilak 3, larunbata
10:00etan Herri kirolak, Barazki Gunen.
12:00etan Hitzaldia: gazte problematika.
14:00etan, Bazkaria. Ondoren, amaiera ekitaldia.