Sakanako udako txapeldunak baditugu

Guaixe 2019ko uzt. 31a, 11:55

Olaztiko festetan Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren, larunbatean, Sutegi taldeak antolatuta

Sakanako pilota klubek Sakanako Neguko Pilota Txapelketa eta Sakanako Udako Pilota Txapelketa antolatzen dituzte. Neguko txapelketako finalak ilbeltzean jokatzen dira, Lakuntzako San Saastin festetan, eta Udako Pilota Txapelketako finalak, aldiz, uztailean, Olaztiko Santa Ana festetan.
Sakanako Udako Pilota Txapelketan Sakanako pilota klubetan trebatzen diren pilotariak aritu dira, ondoko klubetakoak: Olaztiko Sutegi, Altsasuko Pilotajauku, Etxarri Aranazko Gure Pilota, Arbizuko Aldabide, Lakuntza eta Irurtzun. Larunbatean jokatu ziren finalak, 5 final guztira, aurrebenjaminen, benjaminen, kimuen, haurren eta kadeteen mailan.

Sakanako Udako Pilota Txapelketako finalak
Aurrebenjaminak: Etxeberria-Etxeberria (Irurtzun) /18  Beloki-Lizaso(Irurtzun) 16
Benjaminak: Etxabarri-Garmendia (Arbizu) 12 / Urko-Mitxelena (Altsasu) 18
Kimuak: Izagirre-Zabala (Arbizu) 18 / Huarte-Eskudero (Irurtzun) 11
Haurrak: Baztarrika-Lakuntza (Arbizu) / Imaz-Markina (Irurtzun) Ez zen finala jokatu
Kadeteak: Iriarte-Lizarraga (Arbizu) 11 / Goikoetxea-Gorrotxategi (Arbizu) 22