Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko ikastaroetarako probak deituta

Guaixe 2019ko abu. 1a, 11:59
Enplegu bulegoan argibideak emanen dituzte.

2. eta 3. mailako ziurtagiriak lortzeko gakoak diren konpetentzietako probetan izena emateko agorrilaren 16ra arte dago.

Profesionaltasun Ziurtagiriak dokumentu ofizialak dira eta ziurtatzen dute langile batek lan jakin baterako prestakuntza duela. Nafar Lansarek antolatutako ikastaroen bidez lortzen dira Profesionaltasun Ziurtagiriak. Baina horietarako gutxieneko jakintza edo konpetentzia gako batzuk frogatu behar dira, gaztelaniarena eta matematikena. Eta ikastetxeen gutxieneko titulaziorik ez duten pertsonen kasuan, euren gaitasuna konpetentzia progen bidez erakutsi behar dute.

Nafar Lansarek agorrilaren 26, 27 eta 28rako antolatu ditu matematika eta gaztelania jakintzak ziurtatzeko probak, Burlatako Iturrondo enplegu bulegoan izanen direnak. Proba horiek gainditzen duten pertsonek Profesionaltasun Ziurtagiria lortzeko ikastaroetara sarbidea ematen du. Halako bakarren bat Sakana Lanbide Heziketa institutuan antolatu izan da.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jakinarazi duenez,  matematika eta gaztelania jakintzak ziurtatzeko probak ilbeltzean edo otsailean izanen dira. Bitartean, haiek prestatzeko, Helduen Etengabeko Prestakuntzak irailean bi gaiei buruzko ikastaroak eskainiko ditu.