Kintana, Beunza eta Mendieta txukun Jose Luis Hernandez Atletismo Memorialean

Guaixe 2019ko uzt. 31a, 11:31
Ruben Mendieta larunbatean Larrabiden, Espainiako Federazio Arteko Txapelketan. Argazkia: Aizpurua / Imbuluzqueta.

Atzo Larrabiden jokatutako Iruñeko Hiria Meetingean June Kintanak disko jaurtiketa irabazi zuen, Izaskun Beunza zazpigarrena izan zen 1.500 metrotan eta Ruben Mendietan ez zen 400 metroko finalerako sailkatu

Atzo Jose Luis Hernandez Atletismo Memoriala jokatu zen Iruñeko Larrabide estadioan, Iruñeko Hiria Meetinga. Larunbateko Espainiako Federazio Arteko Atletismo Txapelketari jarraiki, atletismo festa ederra izan zen atzokoa.

June Kintana bakaikuarra disko jaurtiketan aritu zen eta bera izan zen onena, 50,50 metroko jaurtiketarekin, Andrea Alarcoren aurretik (50,22 m). Emakumezkoen 1.500 metroko lasterketa oso polita izan zen eta, azkenean, Gijongo Beatriz Alvarez gailendu zen (4:24), Aitana Gilen aurretik (4:30). Izaskun Beunza olaztiarra zazpigarrena sailkatu zen (4:52). Eta gizonezkoen 400 metrotan aritu zen Ruben Mendieta olaztiarra, baina ezin izan zuen finalerako sailkatu.