Jon Gil bigarrena Aragoiko Txapelketako Cetinako lasterketan

Guaixe 2019ko uzt. 31a, 11:35
Lizarte-ErmitagaƱako laukotea batera iritsi zen helmugara.

Larunbatean jokatu zen, Zaragozako Cetinan, eta lakuntzarraren taldekide Pablo Castrillo izan zen txapelduna

Larunbatean junior mailako Aragoiko Txapelketa jokatu zen Zaragozako Cetinan, 96 kilometroko lasterketa. Lizarte Ermitagañak primeran kontrolatu zuen proba eta taldeko lau txirrindulari elkarrekin iritsi ziren helmugara (2:28:54). Pablo Castrillo izan zen lehena eta Aragoiko txapelduna, Jon Gil lakuntzarraren aurretik. Bestalde, Beola Motor taldeko Mikel Arretxe 10.a sailkatu zen, 9:10era.