Amaia Razkin laugarrena Espainiako Ultra Trail Txapelketan

Guaixe 2019ko abu. 1a, 12:01

Desafio Somiedoko 83 kilometroak egiteko ia 12 ordu behar izan zituen uhartearrak. Joxeja Maiza etxarriarra 53.a sailkatu zen, 11 ordu eta ia 56 minutuko denbora egin eta gero

Larunbatean Desafio Somiedo ultra traila jokatu zen Pola de Somiedon, 83 km eta 5.150 metroko desnibel positiboa zuen lasterketa. Gizonezkoetan Aranas Cabralesko Juan Jose Somohano izan zen jaun eta jabe, 83 kilometroak bederatzi ordu eta hogei minututan osatu eta gero (9:20:08). Nafarroako selekzioarekin aritu zen Joxeja Maiza etxarriarrak lan oso txukuna egin zuen eta 53.a sailkatu zen (11:55:57). Emakumezkoetan, Almagroko Gema Arenas gailendu zen (11:07:22). Amaia Razkin uhartearra podiumera igotzear egon zen, laugarrena sailkatu baitzen (11:59:40).