Afizionatuen Muebles Polque Torneoa aurkeztu dute

Guaixe 2019ko abu. 1a, 11:00

Pilotari afizionatu onenak bilduko dira bertan, 48 pilotari guztira, sakandarrak tartean

Asteartean pilota afizionatuaren torneorik prestigiotsuena aurkeztu zuten, Muebles Polque Torneoa. Bertan 48 pilotari afizionatu lehiatuko dira, onenetakoak, sakandarrak tartean. Bihar, ostiralean hasiko da txapelketa, 11 jardunaldi izango ditu eta Lizarran, Oteiza de la Solanan, Agoitzen, Iruñean, Ceniceron, Pradejonen eta Amurrion jokatuko da. Finalak irailaren 28an jokatuko dira, Labriten, San Fermin Txikitoetan.

Jubenilen mailan ariko diren pilotarien artean Ganboa arbizuarra dago, Oskozekin bikoa osatuko duela. Baita ere Igoa etxarriarra, Apezetxearekin ariko dena.

Oskoz eta Ganboak igandean ekingo diote txapelketari, final zortzirenetan, Lizarran. Zubeldia eta I. Etxeberria izango dituzte aurkari. Aldiz, Igoak eta Apezetxeak Pradejonen jokatuko dute irailaren 4an, final laurdenetan, final zortzirenetan garaile suertatzen den Ariztegi-Cuairan edo Senar-A.Garmendiaren kontra.