Saharatik Sakanara

Guaixe 2019ko abu. 1a, 13:15

Urtero moduan, uda partean Nafarroan pasako dute 7 eta 12 urte bitarteko ehun bat haur sahararrek. Basamorturik latzenean bizi dira guztiak, Tindufeko errefuxiatu eremuan

Nafarroako Sahararen Lagunen Elkarteak (ANAS) Oporrak Bakean ekimenaren bidez iritsi dira. 21. urtea da antolatu duena. Haiek arduratzen dira udarako haurrendako familiak opatzeaz. Uda haiekin ematen dute, baina, gainera, talde jarduerak ere egiten dituzte, txangoak barne. Horietako bat gaur egin dute, Etxeberriko behitegia eta Lacturaleren egoitza bisitatu.