Sakanako Errugbi Campusak gaur itxiko ditu ateak

Guaixe 2019ko abu. 2a, 10:00

17 neska-mutil ari dira trebatzen Urdiainen, Xabier Mazkiaran eta Gaizka Ocaña monitoreekin

Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak antolatutako Sakanako Errugbi Campusa astelehenean hasi zen eta abuztuaren 2an, ostiralean despedituko da. Urdiaingo Aitziber futbol zelaiak hartu du campusa, eta izena eman duten 17 neska-mutikoak Xabier Mazkiaran eta Gaizka Ocaña monitoreekin trebatu dira errugbian. Horretaz gain, udako campusa denez, bestelako ekintzak ere landu dituzte.

Ondoko neska-mutikoek hartu dute parte campusean: Ekhi Barandiaran, Manex Zubeldia, Adei Arza, Nora Arza, Lucia Andueza, Ioritz Erdozia, Adei Erdozia, Odei Lizarraga, Oier Ramirez de Alda, Oihan Santos, Luken Santos, Urko Otxoa, Xabi Saez de Urabain, Unai San Pedro, Kimetz Alzola, Maite Somocurcio eta Ekain Ruiz de Erentxun.