Tuteran sortu zen, 1983an, zenbait musika taldeen jaialdiaren ondoren, EUSKAL ROCK ERRADIKALA (ERE) terminoa. Beti 77ko Ingalaterrako punkari begira egon izan zen eta Madrilgo mugimendu modernoan islaturik ikusten ez zen mugimendu musikala izendatzeko sortu zen; ez zen musika estilo bat soilik.Egia da, taldeak ez zirela etiketa honekin eroso sentitzen, baina etiketari argi eta garbi uko egin zion talde bakarra Eskorbuto izan zen; aurka hasieratik bukaeraraino, guztiaren aurka.
Musika dendetan, ERE jartzen zuen metakrilatozko bereizgailuaren atzean rock, punk, ska, pop-rock edota hardcorea aurkitu genezakeen. Nahasketa guzti honetatik, bere garaian desberdintasuna markatu zuten zenbait disko aipatuko ditut.
HERTZAINAK. Hertzainak. 1984.
Euskaraz abestuz, Euskal Herrian kantautoreei lotua zegoen musikaren iraultzarekin hasi zen lehen taldea izen zen. Diskoa rock, punk eta skaz beteta dago eta ondoren etorriko zena argi definitzen du.
DONDE SE HABLA. La Polla Records. 1988.
Aguraingoen diskorik adierazgarriena La Revolución bada ere, ni, zalantzarik gabe, DONDE SE HABLArekin gelditzen naiz. Musika taldearen 4 disko eta ildo nagusi moduan animaliak izanik, zentzu kontzeptuala duen bakarra. Irekiena ere bada, eta soinuari dagokionez, esperimentalena.
ANTI TODO. Eskorbuto. 1985.
Argi eta garbi Euskal Rock Erradikala ukatu eta kritikatu zuten bakarrak izan baziren ere, inork ez die, inoiz, etiketa hau kenduko. Mugimendu harren erreferentea izan ziren. Disko hau, munduko rock talde egiazaleenaren printzipioen aitortza da.
EL ESTADO DE LAS COSAS. Kortatu. 1987.
Kortaturen soinua enfokatzen duen diskoa da, ska alde batera uzten hasi eta The Clashen soinura hurbilduz. Hitzak konpromiso politiko argia hartzen du. ERE-ko talde askoren konstante bat izan zen hau.
POTATO + TIJUANA IN BLUE. Potato. Tijuana in blue. 1986.
Garai hartan, diskoetxeek talde batek funtzionatuko ote zuen ala ez argi ez zutenean, eta grabaziorako egin behar zen inbertsioa handia zela kontuan hartuz, konpartitutako diskoak grabatzen zituzten. Hain desberdinak diren Potato eta Tijuana in blue-ren kasua da. Diskoak, nahasketa arraroa biltzen duen arren, arrakasta handia izan zuen, eta ondoren, bi taldeek bakarkako ibilbide diskografiko oparoa izan zuten.