Pentsioen aldeko mobilizazio handia prestatzen hasi dira

Guaixe 2019ko ira. 9a, 08:54
Pentsio duinak izateko aldarrikapena kalean mantenduko da udazkenean ere.

Irailaren 28an, Altsasun, izanen da. Bitartean, astelehenetan, 12:00etan Altsasuko udaletxe parean kontzentratzera deitu dute.

Adinduen nazioarteko eguna lastailaren 1ean da. Hori dela eta, Sakanako Jubilatuen eta Pentsiodunen Koordinakundea bere aldarrikapenak kalera aterako ditu. Berdina eginen dute Hego Euskal Herriko pentsiodunen elkarteek. Guztiek pentsio duinak aldarrikatuko dituzte egun horretan.  Aldi berean, erakunde horiek salatuko dute pentsioen inguruan botere guneetatik esandakoa “gezurra” dela. “Ez da egia pentsioetan neurrigabe gastatzen ari garenik. Demografia ez da aitzakia egin dituzten erreformak egiteko. Ez da egia Gizarte Segurantzaren defizita pentsiodunen hazkundeagatik izan denik”. 

Sakanako koordinakundetik gaztigatu dutenez, “egin dituzten lan erreformek kotizatzaileak bizi-iraupeneko soldatak dituzten lan ezegonkorretara bidali dituzte. Broma krudela da hilean 800 euro jasotzen dituen pertsona bati esatea pentsio plan pribatua egiteko. Egia askoz ere sinpleagoa da: guk eskubidea ikusten dugun tokian haiek negozioa ikusten dute”.