Ergoienako XV. Birak Mercero izanen du gogoan

Irailaren 21ean jokatuko da, Dorraon, eta egunean bertan eman beharko da izena

Irailaren 21ean jokatuko den XV. Ergoienako Birak aurten zendutako Joxe Mari Mercero korrikalari unanuar beterano handia izanen du gogoan eta J. M. Merceroren Oroimenezko 1. Saria izango da aldi berean. Proba Dorraon jokatuko da, goizeko 10:00etatik aurrera, eta Dorrao, Unanu eta Lizarragatik pasako da, 8,5 km-ko distantzia osatuz. Proba Sakanako Koparako baliagarria izango da eta bertan aritzeko egunean bertan eman beharko da izena, goizeko 9:00etatik aurrera.