Josu Etxeberria eta Ailetz Lasa Urdulizko Top-Tenean

Guaixe 2019ko ira. 11a, 10:36
Ailetz Lasa, eskuinean.

Euskaldun Torneorako baliagarria zen azkenaurreko proban lehen 10 txirrindularien artean sailkatu ziren sakandarrak. Telco'm taldeko Victor Etxeberria da Euskaldun Torneoko liderra eta Altsasuko igandeko lasterketak erabakiko du txapelduna

Igandean XXXII. Andra Mari Sari Nagusia jokatu zen Urdulizen, Euskaldun Torneorako baliagarria den azkenaurreko lasterketa. Erasoz betetako proba izan zen, gorabeheratsua, eta, azkenean Lizarte taldeko Jordi Lopez iritsi zen bakarrik helmugara, Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Andoni Lopez de Abetxukori 5 segundo aterata. Txirrindulariak tantaka iritsi ziren helmugara eta Rural Kutxako Josu Etxeberria iturmendiarra 8.a eta Goierriko TB-Laboral Kutxako Ailetz Lasa ziordiarra 9.a sartu ziren, biak 15 segundora. Eneko Aramendia iturmendiarra (Goierriko TB-Laboral Kutxa) 14.a sailkatu zen. 

Euskaldun Torneoko baliagarria den azken lasterketa igandean jokatuko da, 90. Altsasuko Lasterketa hain zuzen ere. Data borobilean erabakiko da aurtengo txapelduna. Momentuz, Telco´m taldeko Victor Etxeberria da liderra.