Udako egunetan Altsasuko kaleetatik espezie berri bat ikusi ahal izan dugu: turista militantea.
Mobila eskuan, edozein lelo duen kamiseta soinean eta eraikuntza historikoei baino kartel edo margoketei begira doan espeziea.
Oso ezaguna egin da mundu guztian Altsasuko auzia, eta hemendik pasatzen den turista militanteak ezin du aukera galdu kartzelan daramaten panelarekin argazkia ateratzeko. Sare sozialak eta mezularitza zerbitzuak kontagailuaren argazkiz bete dira, influencer-en moduan.