Uda despeditzeko plana prest

Jendea Itxasperri ermita inguruan.

Larunbatean, 17:00etatik aurrera, Egiarretako Itxasperri ermitaren inguruan.

Arakilgo Udalaren Kultura Zerbitzuak udari agur esateko ospakizuna antolatu du larunbaterako. Agur uda festa 17:00etan hasiko da Tramankulu haurrendako jolasekin. 18:00etan, berriz, Lorena Arangoa klownaren emanaldia izanen da. Eta arratsaldea bi talderen kontzertuekin despedituko da. Batetik, O´tegi Band & The Neighbors doinu akustikoak zabalduko ditu. Eta, bestetik, Makusai. Agur uda festa irauten duen bitartean Zaporeak gobernuz kanpoko erakundearen barra izanen da eta pintxo-potea eskainiko dute.