Aralartik izarrak begiratzeko aukera

Guaixe 2019ko ira. 12a, 19:20
Aralarko santutegiko ikuspegia.

Larunbatean, 20:45etik 22:00etara, Aralarko santutegian. Ez da aldez aurretik izena eman behar eta doakoa da. Jatekoa, berokia eta prismatikoak eramatea gomendatu dute.

Nafarroako Gobernuak Misteriozko baso eta mahastiak turismo-kanpaina martxan jarri du udazkenari begira. Foru administrazioak kanpaina horrekin “naturari, ondareari eta tradizioei emozioetatik hurbiltzeko modu aktiboa planteatzen du”, hainbat jardueraren bitartez. Foru administrazioarekin lankidetzan, Plazaola turismo partzuergoak eta Sakanako Garapen Agentziak izarrak behatzeko gaueko saioa proposatu dute, “ondarean edertasunaz eta atmosfera garbiaz gozatzeko”. Aralarko taberna zabalik egonen da.