Giro ederra udari agur esateko ospakizunean

Guaixe 2019ko ira. 17a, 18:18

Arakilgo Udaleko Kultura Zerbitzuak antolatutako Agur uda festa ospakizuna hartu zuen Itxasperrik. Eguraldia lagun, haur jolasak izan ziren aurrena, Tramankuluk gidatuta. Ondoren, Lorena Arangoa klownaren saioa izan zen. Jende ugari zegoenez, ermita barruan bitan eman zuen antzezlana. Aurrenekoan 130 ikusle izan ziren eta 100 hurrengoan. Arangoaren saioaren ondoren O´tegis Band and The Neigbours eta Makusai taldeek kontzertua eskaini zuten. 

Barra zerbitzuan udal ordezkariak izan ziren lanean eta aldamenean izan zituzten Zaporeak erakundekoak pintxoak egiten. Jan-edanak agortu egin zuten Itxasperritik pasa ziren 500 bat pertsonak. Giro ederrean, 22:00etan despeditu zen ospakizuna.