Mina dutenendako jarduera fisikoa eskainiko da Sakanan

Guaixe 2019ko ira. 18a, 09:39

Fibromialgia, neke kronikoaren sindromea, Sentiberatasun Kimiko Anizkoitza eta antzeko gaixotasunak dituztenendako ikastaroa eskainiko da Altsasun, Irurtzunen eta Etxarri Aranatzen. Irailaren 27ra arte eman daiteke izena

Aurten ere fibromialgia, neke kronikoaren sindromea eta Sentiberatasun Kimiko Anizkoitza duten pertsonendako osasuna hobetzeko jarduera fisiko espezifikoa antolatu du AFINA elkarteak (Asociación Fibromialgia de Navarra), Sakanako Mankomunitearen, Altsasuko, Etxarri Aranazko eta Irurtzungo Udalen eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin. 

Hiru tokitan eskainiko da ikastaroa, urritik hasita ekainera bitartean: Altsasuko Zelandi Kiroldegian (astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 17:30era, urriaren 1ean hasita), Irurtzungo Kultur Etxean (asteartetan eta ostegunetan, 10:40tik 12:10era, urriaren 1ean hasita) eta Etxarri Aranazko Osasun Etxean (astelehenetan eta asteazkenetan, 16:00etatik 17:30era, urriaren 2tik aurrera). 

Ikastaro honetan izena emateko epea zabalik dago irailaren 27ra arte, Sakanako Mankomunitatean (kirolak@sakana-mank.eus, 948 464 866). AFINAko bazkideek hilero 11 euro eta gainontzekoek hilero 17 euro ordaindu beharko dituzte.