Haur eskoletan lanak egiteko diru-laguntza

Guaixe 2019ko ira. 25a, 09:32

Hezkuntza Departamentuak Nafarroako 17 haur eskoletan lanak egiteko 193.421,5 euro banatu ditu eta 34.955 euro Sakanara etorri ira

Haur eskoletan lanak egiteko diru-laguntzak banatu ditu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak. Guztira, 17 haur eskoletan lanak egiteko 193.421,5 euro banatu ditu eta kopuru horretatik 34.955 euro (%18,07) Sakanara etorri dira; Lakuntzako eta Arbizuko udalena den Kattuka eta Altsasuko Udalaren Txirinbulo haur eskolendako. Arbizun dagoen Kattuka haur eskolaren kanpoko aldean aterpea egiteko 20.754 euro eman zituen Hezkuntza Departamentuak. 

Altsasuko Txirinbulo udal haur eskolarako 14.201 euro bideratu ditu departamentuak. Diru horrekin bost lan finantzatu dituzte: eskolako aterpea eta patioa mugatzeko hesia jartzea, bularreko haurren patio zatia PVCz estaltzea, harea putzua babestea, patioaren zati batean kautxoa jartzea eta sarreran segurtasun pertsiana jartzea.