Mank-ek euskarako ikastaro teknikoetarako diru-laguntzak eman ditu

Guaixe 2019ko ira. 24a, 12:16

Udako Euskal Unibertsitateak udazkeneko ikastaro sorta eskaini du .

Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak ikasketa ofizialak eta arautuak ez diren ikastaro, jardunaldi, biltzar, mintegi eta halakoetan parte hartu duten sakandarrei diru-laguntza emateko oinarriak onartuta ditu. Laguntza jasotzeko bi baldintza bete behar dira, edozein gairi buruz euskaraz egindako saioak izatea edo euskararen edota hizkuntza gutxituen normalizazioarekin edo soziolinguistikaren zerikusia dutenak. Mank-ek 500 euroko diru poltsa onartu du hasiera batean. 

Bestalde, Udako Euskal Unibertsitateak jakinarazi du udazkeneko bere ikastaroak prest dituela. 19 dira eta Eibarren, Iruñean eta Gasteizen izanen dira. Haietan izena emateko aukera zabalik dago dagoeneko.