Garalurrek zazpi enpresa martxan jartzen lagundu du

Guaixe 2019ko ira. 24a, 11:39

Garalurrek antolatutako ikastaro bat Utzuganen.

Cederna-Garalurrek urtearen lehen erdian 22 ekintzaile lagundu ditu. Ekintzailetza laguntzeko zerbitzua eskaintzen du elkarteak.

Negozio ideia bat dutenek Cederna-Garalur elkartearen aholkularitza jaso dezakete. Hala egin dute 12 emakumezkok eta 10 gizonezkok aurtengo aurreneko sei hilabeteetan. Ekintzailetza babesteko zerbitzuen bitartez 22 pertsona horiek zazpi enpresa martxan jarri dituzte eta 9 lanpostu sortu dira. Negozio berrien lege-egiturari dagokionez, bost pertsona banako enpresari gisa ari dira eta beste laurak sozietate irregular gisa. 

Horretaz aparte, Garalurrek epe berean duela bi urte baino gutxiago eratutako bi enpresari babesa eta aholkularitza eman die (bi gizonezko). Eta gauza bera egin du bi urte baino gehiago zituzten hiru enpresekin (bi emakumezko eta gizonezko bat). Bestalde, Arbizun dagoen Utzugane, Sakanako Garapen Zentroan, ekintzaileei eta autonomoei zuzendutako bi tutorial antolatu ditu Garalurrek: ogasunarekin betebeharrak egiteko zure paperak antolatu eta nola egin zure tramiteak ogasunarekin on-line Ziurtagiri Digitalarekin eta Factura Diseinua.  

Joan den urteko epe berean Garalurren zerbitzu horrek 18 pertsona lagundu zituen (12 emakumezko eta 6 gizonezko). Babesa eta aholkularitza jaso ondoren sei enpresa sortu ziren, bost pertsona bakarkako enpresari gisa hasi ziren eta beste bik enpresa irregularra eratu zuten. Aurten, beraz, enpresa eta lanpostu sorreran hobetu egin da.  

Harremanetarako 
Garalur Nafar Lansarek finantzatzen duen Nafarroa Ekintzailea sareko kide da eta ekintzailetza sustatzeko zerbitzua eskaintzen du. Garalurrek egoitza Utzuganen du. Astegunetan 08:00etatik 15:20era, pasa daiteke egoitzatik. Ekintzailetza zerbitzuan, hitzordua eskatuta, Altsasun astelehenetan ematen dute laguntza eta aholkularitza. Harremanetan jartzeko 948 567 010 telefonora hots egin edo sakana.admon@cederna.es e-postara idatzi daiteke.