III. Ergoienako Eguna Dorraok hartuko du

Guaixe 2019ko ira. 20a, 14:11
Joan den urtean Unanun egin zen ibar-bazkaria.

Larunbatean ospatuko da egun guztiko egitarauarekin.

Ibarreko nortasuna indartzeko asmoz sortu zuen udalak Ergoienako Eguna 2017an. Lizarraga, Unanu eta Dorraoko herritarrak elkartuko dituen ospakizuna izan nahi du. Lehendik jokatzen zen Ergoienako Bira atletismo probako egunarekin bat egitea erabaki zuten udalean eta horrela segitzen du hasieratik. Ergoienako hiru herrietatik txandaka pasatzen den ospakizuna da ibarreko eguna. 

Egitarauari dagokionez, Ergoienako Bira lasterketa probarekin hasiko da. 09:00etan izen ematea zabalduko da. Ordu bat geroago haurren lasterketa hasiko da. 11:00etan helduek ekinen diote ibilbidea osatzeari. Korrikalari guztiak iritsi ondoren auzatea izanen da. Behin lasterketarenak eginak, 15:00etan, herri bazkaria izanen da. Eta 18:00etatik aurrera, Modestorekin dantzarako doinuak izanen dira. Gainera, ardi tripota dastaketa izanen da. Haiek bulkatzeko ardoa edo sagardoa aukeran izanen dira.  

Noiz non ospatu da
2017  Lizarraga.
2018 Unanu.
2019  Dorrao.