Bederatziurrena Aralarko santutegian

Guaixe 2019ko ira. 23a, 16:18

San Migel eguna igandean izanen da eta jendetza elkartuko da Aralarko Santutegian. Horren aurretik, ordea, izanen da Aralar gainera igoko dena. Iza ere, larunbataz geroztik San Migelen bederatziurrena ospatzen ari dira santutegian. Atzo igandea ezik, egunero bederatziurreneko meza izanen da santutegian, 18:00etan. 

San Migel egunaren bezperan, larunbatean, 12:00etan meza nagusia izanen da eta 18:00etan meza. Igandean, bost elizkizun izanen dira: 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:30ean, 17:00etan eta 18:00etan.