Txirrindularitza

Afizionatuak: Eneko Aramendia bederatzigarrena Zaldibian

Guaixe 2019ko ira. 24a, 12:26
Eneko Aramendia, Laukizko proba irabazi zuenean. Argazkia: Natxo Matxin (Foku).

Goierriko TB-Laboral Kutxa taldeko iturmendiarra 10.a sailkatu da 23 urtez azpiko afizionatuen Lehendakari Txapelketan

Igandean IX. Zaldibia Sari Nagusia jokatu zen (105 km), afizionatuen 23 urtez azpiko Lehendakari Txapelketarako baliagarria zen azken lasterketa. Proba esprint estuan erabaki zen eta Goierriko TB-Laboral Kutxa taldeko Unai Iribar gailendu zen. Bere taldekide Eneko Aramendia iturmendiarra bederatzigarrena sartu zen, denbora berean. Talde bereko Ailetz Lasa ziordiarra 15.a sartu zen, 23 segundora. Telcom taldean dabilen Alex Uncilla 39.a izan zen, 1:59ra. 

Aramendia 10.a eta Etxeberria 11.a
Goierriko TB-Laboral Kutxa taldeko Iker Ballarinek irabazi du Lehendakari Txapelketa (162 puntu). Eneko Aramendia 10.a izan da (85 puntu) eta Rural Kutxa-Seguros RGA taldeko Josu Etxeberria 11.a (85 puntu). Bi sakandarrek garaipen bana lortu dute aurten. Eneko Aramendiak Laukizko lasterketa irabazi zuen eta aurten Rural Kutxarekin debutatu duen Josu Etxeberriak Palentziako Itzuliko azken etapa.