Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan Sakanako 15 udaletatik 13 berritu ziren. Irañetan eta Iturmendin ez zen hautagaitzarik aurkeztu eta, beraz, 2015eko hauteskundeetan aukeratutako udalek segitzen dute lanean. Ministro Kontseiluak berritu ez ziren udalak osatzeko hauteskunde deialdi berria azaroaren 17rako egin du. Beraz, irintarrek eta iturmendiarrek zortzi egunetan bitan izanen dituzte hitzorduak hautetsontziekin. Izan ere, udalena osatu aurretik, azaroaren 10ean Espainiako hauteskundeak izanen dira ere. Bi deialdi egoteak esan nahi du hauteskunde mahaiak osatzeko bi zozketa eginen direla ere. Udalerako hautagaiak aurkeztuz gero aurtengo laugarren hauteskundeak izanen dira Irañetan eta Iturmendin.