Ergoendarren topagunea

Guaixe 2019ko ira. 25a, 16:56
Itur aldea elkartean dantzan bukatu zuten.

Ergoienako egunaren hirugarren edizioa hartu zuen Dorraok larunbatean. Goizeko atletismo probaren ondoren, 80 bat ergoendar elkartu ziren Ittur aldea frontoian egin zen herri bazkarian. Gazteak baino adinekoak izan ziren gehienak. Eta gustura asko egon ziren garai bateko kontuak berritzen. Mahaitik jaso eta aldamenean dagoen izen bereko elkartera joan ziren han Modestorekin dantza egitera. Egun ederra pasa zuten denek. Ospakizunak hiru urte egin ditu eta ibarreko hiru herrietatik pasa da dagoeneko. Lizarragak hartuko du heldu den urtean eta herritarrek ergoendar kontzientzia hartzeko ere balioko du.