Turismo sektorearendako ikastaroa antolatu dute

Guaixe 2019ko ira. 28a, 10:01

Utzuganen Garalurrek antolatutako ikastaro bat.

Arbizun dagoen Utzugane, Sakanako Garapen Zentroan, lastailaren 8an eta 10ean, 10:00etatik 13:00etara.

Cederna Garalur elkarteak turismo-sektorera bideratutako lantegia antolatu du. Bezeroekiko arreta-zerbitzuari buruzko argibideak jasotzeko da lantegia eta jendaurreko arreta: bezeroa nola zaindu, salmenta on bat ahaztu gabe izena du lantegiak. Bi saioetan, sei orduko iraupena du ikastaroak eta dohainik da. Izena eman nahi duenak 619 328 264 telefonora hots egin edo sakana.admon@cederna.es e-postara idatzi dezake. 


Prestakuntza-lantegia Nafar Lansarek, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, finantzatzen du eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Gizarte Ekintzaren babesa dauka, Innova Social programaren bidez.