Egun handia Aralarko santutegian

Guaixe 2019ko ira. 28a, 09:49

Jendea Aralarko santutegiko erretaulari begira.

Igandeko San Migel egunarekin jendetza espero da Artxuetapean.

Aralarko San Migelek duen erakarpen gaitasuna, atzera ere, agerian geldituko da igandean. Makina bat fededunek eta santutegiarekin lotura duten pertsonek bat eginen dute San Migel egunean. Jendearen joan-etorria azken egunetan nabaria da San Migelen bederatziurrenarekin egunero 18:00etan meza baitago. Gaur, San Migel bezpera, 12:00etan meza nagusia izanen da eta 18:00etan  meza. 

San Migel egunarekin jendetza joanen da santutegira, horregatik, sei elizkizun izanen dira: 09:00etan, 10:00etan, 11:00etan, 12:30ean meza nagusia, 17:00etan eta 18:00etan. Meza bakoitzaren akaberan, ohi bezala, sinestunek Aralarko aingeruaren irudia gurtzeko aukera izanen dute.