Futbola

Preferentea: Azken minutuan irabazi zion Amigok Etxarriri eta azken minutuetan berdindu zuen Arrotxapeak Lagun Artearekin

Guaixe 2019ko ira. 30a, 14:01
Lakuntzako Zelai Berri futbol zelaiko atea.

Preferente maila. 3. jardunaldia: Lagun Artea 1 – Arrotxapea 1 / Amigo 2 – Etxarri Aranatz 1

Lagun Arteak Arrotxapea taldea hartu zuen igandean Zelai Berrin. Lehen zatian Arrotxapeak dominatu zuen, baina gol aukerak ez zituzten ongi aprobetxatu. Bigarren zatian Lagun Artea hobe aritu zen eta bi taldeak parez pare ibili ziren. Agirrek talde lakuntzarra aurreratu zuen 69. minutuan, eta hortik aurrera gora egin zuten lakuntzarrek. Partida garaipenarekin bukatuko zela zirudienean, Etxeberriak berdinketaren gola sartu zuen, Lagun Artearen zoritxarrerako. Horrela, puntu banaketarekin despeditu zen partida. 

Etxarri Aranatzek Mutiloan jokatu zuen, Amigo taldearen kontra. Bi taldeak garaipenaren bila atera ziren eta gol aukera politak sortu zituzten. Lehen zatiaren bukaeran Amigo aurreratu zen eta Etxarri Aranatz, gainera, jokalari bat gutxiagorekin geratu zen. Hala ere, bigarren zatian Etxarrik berdintzea lortu zuen, penaltiz. Tamalez, azken minutuan garaipenaren gola sartu zuen Amigok eta 3 puntuak Iruñean geratu ziren. 

San Jorge da preferente mailako lehen multzoko liderra (9 puntu). Lagun Artea 6. postura jaitsi da (5 puntu) eta Etxarri Aranatz 11. postura (3 puntu). Hurrengo jardunaldian sailkapenean bosgarrena eta arerio zuzena den San Migelen kontra ariko da Lagun Artea, eta Etxarrik sailkapeneanlaugarrena den Lagunak taldea hartuko du.