Pentsio duinen aldeko bi deialdi

Guaixe 2019ko urr. 1a, 09:40
Aurretik ere aldarrikatu dituzte pentsio duinak Irurtzunen.

11:00etan Irurtzungo azokan eta 12:00etan Altsasuko udaletxe parean.

Adinduen Nazioarteko Eguna da gaur. Hori dela eta, pentsio duinen aldeko aldarria kalera aterako dute. Sasoia, Nafarroako pentsiodunen eta jubilatuen elkarteak, Irurtzunen azoka eguna dela baliatuta kontzentrazioa deitu du 11:00etan Foru plazan. Sakanako pentsiodunen eta adinduen koordinakundeak, berriz, pentsio duinen aldeko kontzentrazioa Altsasuko udaletxe parean eginen du gaur, 12:00etan. Batzuk eta besteek mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.