Txirrindularitza

Denboraldiko azkenaurreko lasterketa irabazi du Jon Gil lakuntzarrak

Guaixe 2019ko urr. 1a, 14:03

Lizarte taldeko txirrindulariak igandean Atarrabian jokatutako XXIII. Indurain Anaiak Sari Nagusia irabazi zuen, esprintean

Igandean juniorren eta kadeteen 2. urteko mailako lasterketa jokatu zen Atarrabian, XXIII. Indurain Anaiak Sari Nagusia. Txirrindulariek 84 km gorabeheratsu izan zituzten aurretik, eta etengabeko erasoak izan ziren. Azkenean4 txirrindulariz osatutako taldea iritsi zen batera helmuga, eta esprintean Jon Gil lakuntzarra (Lizarte Ermitagaña) gailendu zen, Raul Lopezen (Fundacion Lintxu), Eneko Ariztegiren (Beola Motor) eta Mohamed Cherif Nouraren (Ford-Garaje Moderno) aurretik. Denboraldia ia ixtear dagoen honetan, garaipen polita lortu zuen Jon Gilek. 

Gutxika gainontzeko txirrindulariak helmugaratzen joan ziren, bost minutu pasara. Sakandarrei dagokienez, Mikel Lizasoain (Sakana Group) 21.a sartu zen, Mikel Arretxe (Beola Motor) 24.a, Unax Miranda (Sakana G.) 44.a eta Unai Villalobos (Q. Albeniz) 49.a. 

Igandean azken lasterketa Atarrabian
Igandean despedituko da juniorren eta kadeteen txirrindularitza denboraldia, atzera ere Atarrabian jokatuko den probarekin, kasu honetan XLIV. Atarrabiako Udala Trofeoarekin. 84 kilometroko lasterketa goizeko 11:00etan abiatuko da eta helmugaratzea 13:20ak inguruan izanen dela aurreikusten da.