Pilota

Ezkurdiak eta Zabaletak San Saturioko Torneoko finala jokatuko dute gaur

Guaixe 2019ko urriaren 2a

Gaur, asteazkenean, Soriako frontoian Olaizola II.a eta Imaz izango dituzte aurkari

Gaur, urriaren 2an, asteazkenean, San Saturio Torneoa-Soriako Hiria sariko finala jokatuko da Soriako La Juventud pilotalekuan, 21:30etik aurrera. Final ikusgarria espero da: Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatuko dute, Olaizola II.aren eta Imazen kontra aritzeko. Ea sakandarrek Soriako Saria gurera ekartzen duten.