Gaurkoan ileari buruz hitz egingo dugu. Adinak eta eguzkiak gure ilea asko zakartzen du. Korapiloak geroz eta sakonagoak dira, dirdira galtzen du, zer esanik ez leuntasunari buruz.
Hona hemen truko txiki batzuk hau zaintzeko:
- Lehenik eta behin, gure ilearen egoeraren diagnostiko on bat egin behar dugu, eta honen arabera xanpu eta maskarilla egoki bat erabili.
- Oporretatik bueltan, ilea tindatu dezakegu? Kolorea udan herdoiltzen da eta laranja kolorekoa bihurtzen da. Hori bai lehenago "reseteo" bat egin behar dugu, gatza eta kloroaren aztarnak baditugu, xahutzeko.
- Zalantzarik gabe, uda eta gero puntak moztu behar ditugu, gutxienez zentimetro bat eta erdi ( hilabete batean hori luzatzen da eta).
- Udan zehar produktu egokiak erabili badira ez dugu tratamendu hidratatze sakon bat erabili behar, baina hau ez badugu bete, bi tratamendu beharrezkoak ditugu: nutritiboa (berreraikizeko) eta hidratatzea (urez betetzeko).
- Maskarillaren erabilpenari buruz hitz egitean, zalantza handia dago ea urte osoan zehar erabili behar dugun edo soilik txoke tratamendu bat bezala. Ile motaren arabera da, nire kasuan adibidez pentsa ezina da maskarilla ez erabiltzea (ile asko dut eta kizkurra). Beraz, lehenik eta behin gure ilea ezagutu behar dugu.
- Etxean egiteko hainbat truku aipatuko ditut:
- Ohera joan baino lehen, maskarilla bat ipini, ilea lehortu eta hurrengo egunean uretan eragin.
- Ilea garbitu baino lehen olio begetal bat ipini, film paperarekin tapatu eta handik ratotxo batera ilea garbitu.
- Ez dugu soilik ilea zaindu behar, baizik eta buru-azala ere. Etxeko maskarilla batzuk prestatu ditzakegu xanpu eta gatz lodiarekin.
- Ilea garbitu ondoren, ur hotza erabili. Horrela dirdiratsu ikusiko da gure ilea.
- Hau oso oso garrantzitsua da: lehorgailua edo plantxak erabili baino lehen, beroaren babesle bat erabili behar dugu.