XIV. Nafarroako Txistorra Txapelketa jokatu zen Iruñean atzo, Nafarroako Harakinen Gremioak antolatuta. Txapela lortzeko 42 txistorra aurkeztu ziren eta garaikurra Aiegiko Santiago Moreno Etxarrik eskuratu zuen. Podiumeko hirugarren koxka Patxi Aldasoro Guajardo olaztiarrarendako izan zen. Olatzagutiko harategiren ardura gurasoengandik eskuratu eta gero bakarka lortzen duen hirugarren saria da. Txapelketako finalisten artean Fran Karasatorre Nagore zegoen, Etxarri Aranazko Karasatorre harategikoa eta duela bi urte txapelketa horretan bigarren sailkatu zena.
Finalisten talde argazkia. Ezkerretik bigarrena Fran Karasatorren Nagore.