Euskal Herriko Erdiguneko Martxako bazkarirako izena ematea zabalik

Guaixe 2019ko urr. 3a, 08:51
Mendizaleak Euskal Herriko erdigunean.

Hilaren 13an Beriaingo San Donato ermitatik gertu dagoen Erdigunerako martxa, baina bazkarirako izena ematea igandean despeditzen da

Hurrengo asteburuan, urriaren 13an, igandearekin, Independentistak sareak, Iratxo Mendi taldeak eta Sakanako Mendizaleak taldeak martxa antolatu dute, Beriainetik gertu dagoen Euskal Herriko Erdigunera, euskal herritartasuna aldarrikatzeko. Hiru zutabe aterako dira: 08:15ean Unanukoa, herriko plazatik, 08:45ean Senosiaingoa, goiko parteko askatik, eta 09:30ean Irañetakoa, Basokoetxea bordatik. Hiru zutabeek erdigunean egingo dute bat eta 11:30ean ekitaldi nagusia izango da. Ondoren, 15:00etan, herri bazkarian bilduko dira Irañetako bordan (helduak 12 euro, haurrak 6 euro). Bazkarian izena emateko azken eguna heldu den osteguna da, hilaren 10. Izen ematea  www.independentistak.eus web gunean, (+34) 620 190 277 eta 943 561 853 telefonoetan egin daiteke.