Guaixeren hemerotekaren bisita

Guaixe 2019ko urr. 3a, 10:59
Zenbaki zahar bat begira.

Guaixek abenduan 25 urte beteko ditu. Hedabidearen hasierako garaiak biziberritzeko aukera izanen dute Irurtzungo liburutegitik pasatzen direnak, Guaixe hilabetekariaren eta Oixe astekariaren ale guztiak kontsultatu daitezkeelako han prestatutako txokoan

Aleren bat nahi duenak admin@guaixe.eus e-postan eska dezake. Eta zure burua aleren batean opatzen baduzu, photocolla erabiliz argazkia egin eta sare sozialetan #batzengaituena edota #Guaixe25 traolak erabiliz parteka daiteke.