Pilota

Ezkurdiak eta Zabaletak ezin izan zuten Soriako San Saturio Torneoa irabazi

Guaixe 2019ko urr. 3a, 08:50

Atzo jokatutako finalean galdu egin zuten

Atzo Soriako San Saturio Pilota Torneoko finala jokatu zen. Ezkurdiak eta Zabaletak bikotea osatu zuten, Olaizola II.aren eta Imazen kontra. Partida gogorra izan zen, 474 pilotakada eta 51 minutu izan zituena. Azkenean, Olaizola II.a eta Imaz finago ibili ziren eta 22-15 irabazi zieten Ezkurdiari eta Zabaletari. Torneoak, beraz, ihes egin zien sakandarrei.