Enpresetako lidergoa partizipatiboa izatea eta pertsonengan nola eragin aztertzeko jardunaldia da asteartekoa. Haren helburua da “enpresa eta erakundeen kudeaketan integrazioa, enplegagarritasuna eta pertsonen konpromisoa erraztuko dituen lidergo partizipatiboko eredu bateranzko bilakaera ezagutaraztea”. Alberto Pardo enpresa-aholkulariak hartuko du hitza eta saio praktikoa izanen dela aurreratu du, eraginari buruzko tailer bat eta hurbileko esperientzien aurkezpena uztartuko baititu, bertaratutakoek ideiak, ezagutzak eta esperientziak trukatzea helburu izanik.
Cederna-Garalurrek eta ANELek, Nafarroako Gizarte Ekonomiako Enpresen elkarteak, antolatu dute, Nafar Lansarerekin elkarlanean. Jardunaldian parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman behar dute