Euskara ikasi eta lantzeko ikastetxeak, euskaltegiak, hasi dute kurtsoa. Sakanako AEK-rekin euskara ikasten hasi eta jarraitzen duten ikasleak irailaren 24tik daude klasean. Sortutako talderen batean izena eman nahi duenak AEK-k Altsasun duen Itsasi euskaltegitik, Gartzia Ximenez kaleko 46. zenbakitik pasa, 948 468 258 telefonora hots egin edo sakana@aek.eus e-postara idatz dezake. Gainera, ikasturtea osatzen dutenek Sakanako Mankomunitatearen eta hainbat udalen bekak eskuratzeko aukera izanen dute.
| Sakanako AEK-ko taldeak | |||
| Herria | Maila | Ordutegia | Klase egunak |
| Irurtzun | Hasiera maila | 09:30-11:30 | Asteartea, asteazkena eta osteguna |
| A2 | 15:00-16:00 + etxeko lanak | Astelehenetik ostegunera | |
| B1-B2 | 09:30-12:00 | Astelehena, asteazkena eta ostirala | |
| Etxarri Aranatz | B1-B2 | 15:00-16:00 | Astelehena, asteartea, osteguna eta ostirala |
| Altsasu | Hastapena | 09:00-11:40 | Astelehena, asteartea eta osteguna |
| Hastapena | 18:00-20:00 | Astelehenetik ostegunerako | |
| A2.1 | 09:20-12:00 | Astelehena, asteartea eta osteguna | |
| A2.1 | 18:00-20:00 | Astelehenetik ostegunerako | |
| A2.2 | 09:30-11:30 | Astelehenetik ostegunerako | |
| A2/B1 | 19:00-21:00 | Astelehenetik ostegunerako | |
| B1 | 09:20-12:00 | Astelehena, asteartea eta osteguna | |
| B2 | 09:00-11:40 | Astelehena, asteartea eta osteguna | |
| B2 | 19:00-21:00 | Astelehenetik ostegunerako | |
| EGA | 09:30-13:30 | Larunbata | |
| EGA | 17:00-19:00 | Astelehena, asteartea eta osteguna | |