Sareren zubigintzarako deia

Guaixe 2019ko urr. 4a, 12:52
Sarekideek zubietako bate ondoan aurkeztu zuten ekimena.

Larunbatean, 12:00etan, Iruñeko Oblatas eta Santa Engraziko zubiak lotuko dituen giza-katean parte hartzera deitu du.

Sarek Iruñeko Zubiak presoak etxeratzeko ekimenaren bidez bi zubi esanguratsu giza kate herritar baten bidez batuko ditu bihar. Antolatzaileek azpimarratu nahi dute “presoak etxeratzeko ezberdinen arteko zubi-lanaren garrantzia”. Bi zubi horiek lotuz Sarek adierazi nahi du “nafar jendartea izan behar dela presoen etxeratzea gauzatzeko eta konponbidean urratsak biderkatzeko zubiak eraiki behar dituena: denok leku beretik bultzatu behar dugula!”

Sare kideen iritziz, “herritarrok izan behar dugu presoak etxeratzeko zubi, konponbidearen zein elkarbizitzaren alde zubiak eraikitzeko prest gauden herritar aktibo. Presorik gabeko herri baketsu eta justuago batean amesten dugun herritarrak izan behar gara bide horretan aktibo”. Arlo guztietan “aktibo horiek biderkatzeko” deia egin dute Sare kideek, “gehiago izateko asmoz eta bai gure helburuetara azkarrago iristeko asmoz ere”. Horregatik, “presoak etxeratzeko eta konponbidean urratsak emateko zubi izan behar garela ikusarazteko”, Sarek jendeari “aktibatzeko” deia egin dio.