Automobilismoa

Urbasako igoerak utzitako irudiak

Guaixe 2019ko urr. 7a, 16:05

Garikoitz Flores lakuntzarrak irabazi zuen, larunbatean, 38. Urbasako Igoera. 3 minutu eta 20 segundo nahikoak izan zituen Olaztitik Urbasako portu gainera heltzeko. Urbasako proba irabazteaz gain, Nafarroako Mendi Txapelketa irabazi zuen. Beste behin, argazki eta irudi ikusgarriak utzi zituen Sakana Motorsport eskuderiak antolatutako probak.