Futbola

Martxan da Elomendiko Futbol Txapelketa eta bertan lehiatuko da Arakilgo Zaldua

Guaixe 2019ko urr. 9a, 10:02

Elomendiko Futbol Txapelketa. 2. jardunaldia: Barasoain 4 – Zaldua 0

Denboraldi berriarekin martxan jarri da Elomendiko Futbol Txapelketa. Guztira 13 talde lehiatzen ari dira aipatu txapelketan, tartean Arakilgo Zaldua. Lehen jardunaldian garaipena lortu zuten arakildarrek, baina asteburuan bigarren jardunaldia jokatu zen eta ez zuten zortea alde izan, Barasoainek 4 eta 0 irabazi baitzien. 

Hain zuzen ere, sailkapen orokorrean Barasoain da liderra (6 puntu) eta Zaldua 8.a da (3 puntu). Asteburuan 3. jardunaldia jokatuko da eta sailkapenean punturik gabe 11.a den Apolo taldearen kontra ariko da Zaldua, Noainen.