Mendi txirrindularitza / BTT

Burgosera Sakanako Mankomunitatearekin

Guaixe 2019ko urr. 9a, 12:55

Urriaren 27an 42 km-ko ibilaldia prestatu dute Burgosen eta izena ematea zabalik dago Mank-en urriaren 21era arte

Sakanako Mankomunitateak, Barranka Txirrindulari Taldearen laguntzarekin, urtero BTT edo mendi bizikleta irteera antolatzen du. Aurtengoa urriaren 27an izanen da, eta Burgosen 42 km-ko buelta ederra da asmoa. 

Ibilbidearen zailtasuna erdi mailakoa da. Ibilbide lineala egitea proposatzen dute, Sad Hill kanposantutik aterata, hain zuzen ere “El bueno, el feo eta el malo” film ezagunaren sekuentzia ezagun batzuk grabatu ziren lekutik, eta zenbait herritatik pasa eta gero, tartean Covarrubias herri polita, Lerman bukatzea. Ibilbidean txoko, etxe eta toki ederrak ezagutzeko parada izanen da Txirrindularitza ibilaldia egin eta gero, Lerman bazkalduko da. 

Autobusa urriaren 27an goizeko 6:45ean aterako da, Altsasuko geltokitik. Gau horretan ordu aldaketa da, eta hori kontuan hartu beharko dute ibilbidean parte hartu nahi dutenek. 

Izena emateko
Izena ematea zabalik dago Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan (948 464 866, kirolak@sakana-mank.eus) edo 636 528 112 telefonoan, urriaren 21era arte. 14 urtetik gorako txirrindulariek eman ahal dute izena. Prezioa: 10 euro.