Mendia

Urriaren 12an Belatera eta 13an Euskal Herriko Erdigunera

Guaixe 2019ko urr. 10a, 10:00

Sakanako Mendizaleak taldeak irteera bikoitza du asteburu honetarako

Mendizaleek hitzordu bikoitza dute hurrengo astebururako. Urriaren 12an, larunbatarekin, Belaten hasi eta Berueten despedituko den ibilaldia egiteko aukera izango dute. Goizeko 7:00etan jarri dute hitzordua. Eta, hurrengo egunean, San Donato baselizatik gertu dagoen Euskal Herriko Erdigunerako martxa izanen da, euskal herritartasuna aldarrikatzeko Independentistak Sarearekin batera antolatzen den martxa. Hiru zutabe aterako dira: 8:15ean Unanukoa, herriko plazatik, 8:45ean Senosiaindik, goiko parteko askatik, eta 9:30ean Irañetakoa, bordatik. Bi irteera hauetarako ez da autobusik antolatuko.