"Sakana eskualde musikala da"

Guaixe 2019ko urr. 10a, 12:55

Iruñeko Orfeoiak eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoak denboraldia hasiko dute gaur, Iruñeko Baluartean, 20:00etan, Lorenzo Ondarra konpositore bakaikuarraren Te Deum lanarekin. Igor Ijurra etxarriarra Orfeoiaren zuzendaria da eta Ondarraren lanaren zalea, eta aurreko astean bakaikuarraren musika koralaren inguruko hitzaldia egin zuen Iruñean

Lorenzo Ondarraren Te Deum lana interpretatuko dute bi taldeek bihar ere, urriaren 11, 20:00etan, Baluarten.